SARRERA - ONGI ETORRIA

Ongi etorria plastikagela wikira !!! Lauro Ikastolako DBHko 3. mailako Plastika arloko wikia duzu hau. Wiki honetan Plastikaren eta Ikusizkoen Hezkuntza arloan landuko ditugun gaiak ikusgai dituzu: proiektuak, gai desberdinen aurkezpenak, ebaluatzeko errubrikak, ikasleen lanak eta abar.

Ezkerreko zutabean duzun aurkibidean, wikian agertzen diren gai desberdinak biltzen dira. Bertan, interesatzen zaizun atala klikatu eta orri horretara abiatuko zara: proiektuak, infografiak, ikasleen lanen erakusketak, erreferentziako webguneak eta interesko bideoak.

Espero dut edukiak zuen gustukoak izatea eta ikasteko baliagarriak izatea !!!

2016 - 2017 ikasturtean ere, Plastika arloan jarraituko dugun metodologia Arazoen Ebazpenean oinarritutako Ikaskuntza izango da, hau da, gure helburua agertzen zaizkigun arazoei konponbidea ematea izango da. Plastika arloan landuko dugun ebazpen mota nagusia ikusizko ebazpena izango da, hala ere, metodologia honek beste arloetako edukiak lantzea eskatuko digu baita. Arazo hauei epe ertain - luzeko proiektuen bitartez emango diegu soluzioa, hau da, Proiektuen Bidezko Ikaskuntza metodologiaren bitartez. Eta bi metodologia hauek Ikasketa Kooperatiboaren metodologian oinarrituta landuko ditugu. Ikasleei planteatuko zaizkien arazoak eskola bizitzarekin harremana dutenak izango dira. Hau dela eta, landuko ditugun proiektuetan sortuko ditugun lanak guretzat eta beste etapetako ikasleentzat erabilgarriak izango dira, Ikasketa Zerbitzuaren metodologia landuz.

Erabiltzen ditugun metodologiak kontuan izanik, ezinezkoa egiten zaigu ikasturtean zehar landuko ditugun gaiak zeintzuk izango diren jakitea, ez dakigulako zein izango den agertuko zaigun hurrengo erronka, hau da, oraindik ez dakigu landuko dugun hurrengo proiektua zeri buruzkoa izango den. Hala ere, edozein erronkari aurre egiteko beti aplikatuko ditugu DBHko 3. mailarako planteatuta ditugun helburu eta edukiak, eta horiek ebaluatzeko zehaztuta dauden ebaluaziorako irizpideak eta adierazleak, beraz, plastikagela wikia gure oinarria izaten jarraituko du. Badakigu wikia eguneratzen joan beharko dugula erronka berriekin, eta batez ere, ikasleek sortuko dituzten lan, proiektu eta edukiekin, eta horretan saiatuko gara.

Hona hemen PLASTIKA ARLOAREN IZAERA azaltzen duen aurkezpena:


Orain arte, gure baliabide nagusia plastikagela wikia izan da, bertan, gure arloko gai desberdinak sailkatuta agertzen dira: mailako programazio laburtua, lantzen diren proiektuak, edukien azalpenak eta aurkezpenak, irudiak eta ariketak egiteko ereduak edo fitxak, irakurketa jardueretako testuak, edukien mapa kontzeptualak, kromoen albumak, ikasle eta irakasleen lanak (eredu bezala izateko) eta erakusketak, artista desberdinen bideoak eta hauen lanak, webgune interesgarrietarako estekak eta abar.

Bidea eraikitzen jarraituko dugu denon artean. Eta era honetako metodologien bitartez, ikasketa prozesuak, edukiak eta abar guztia eraikiko dutenak ikasleak eurak izango dira !!!

Orri berria wikian, INFOGRAFIAK !!! Orri honetan gure arloaren izaera adierazten duten eta aplikatzen ditugun metodologien infografiak dituzu; Ikasketa Kooperatiboa, Ikasketa Zerbitzua eta abar.

Hasi gara Ikusizko Pentsamendua lantzen. Beheko irudiaren gainean klikatuz gaia azaltzen duen orrialdera abiatuko zara.

2016-2017_IP_Zer daVISUALTHINKING.jpg


Jonan, Plastikako irakaslea.