Beheko bideoa YouTuben dagoen Gabriela Saldaña Benítez egilearen ARTE AFRICANO dokumentala da. Bertan, Kongo, Songye eta Tshokwe etnien maskara eta eskulturak eta hauen erabilera eta zergatia azaltzen da. Afrika beltzaren artea ezagutzeko baliagarria da.




Beheko irudian klikatuz, YouTubeko "De formas" flautas mágicas y arte africano en Madrid, Telemadrid bideoaren educanoneko bertsiora abiatuko zara. Jesusek guretzako Arte Afrikarra eta maskarei buruz ikasteko prestatu du. Eskerrik asko !!! Bideoa ikusi ahala, azaldutako edukiei buruzko galderak agertuko zaizkigu gaiari buruz informazioa era egokian eskuratzeko.

2014-2015_FalutasMágicas_irudia.png

Beheko aurkezpenean Afrikar maskarei buruzko informazio gehiago duzu. Maskaren funtzioa edo helburua zein den da ongi ezagutu behar duzuna.



Beheko aurkezpenean Afrikar maskaren sailkapena nola egin azaltzen da, sailkapena egiteko osatu beharreko datuak zeintzuk diren azalduz, eta sailkatutako hiru maskaren eredu azalduz.



2014-2015_Afrikako_maskarak_ormairudia.jpg

Beheko aurkezpenean irudiaren egiturari buruzko informazioa duzu. Sartu aurkezpenean, eta ikusi eta ikasi !!!



Ikasgai honetan egingo ditugun irudiak lantzeko, proiekzioen bidezko marrazketa eta eskala aldaketa teknikak landuko ditugu. Lortu nahi dugun irudia erabaki ondoren, irudi hauek argazkien bidezko proiekzioak erabiliz neurri handira pasatuko ditugu.

Edukien aurkibidera bueltatu.

Ikasleen lanen aurkibidera joan.