Orri honetan Plastikaren eta Ikusizkoen Hezkuntza arloan gero eta garrantzi gehiago duen baliabide bat aztertuko dugu: ikus - entzunezko komunikazioa.
Zer da ikus - entzunezko komunikazioa ? Hona hemen wikipedian agertzen den definizioa: ikus - entzunezko komunikazioa ikus - entzunezko sistema teknologiko baten bitartez ematen den pertsonen arteko edozein mezu trukaketa da. Bitartekari teknologikoa ezinbesteko elementua da komunikazio mota honetan. Ikus - entzunezko komunikazio sistema tradizionalak zinema eta telebista dira; haatik gaur egun sistema berriak agertu edo indartu direla esan daiteke, Internet edo bideojokoak bezala. Azken hauek ikus - entzunezko komunikazio sistema bezala ikertzen hasi dira gaur egunean.

Ikusi + entzun beheko bideoa. Ze baliabide erabiltzen dira ? IRUDIAK (mugimenduan) + SOINUA (musika).




Ikusi beheko bideoa eta adi egon, ikusi ondoren bideoari buruzko galdera batzuk erantzun beharko dituzue eta.




Bideoan esandakoan oinarrituz galdera hauek erantzun:
  1. Non kokatzen dugu geure burua komunikazio prozesu honetan ?
  2. Plastika arloan landuko dugun proiektuak ba al du tokirik bideoan azaltzen dena kontuan izanik ?
  3. Non ?
  4. Zegatik ?
  5. Zertarako balio dezake gure lanak ?
  6. Zein izango litzateke zuen ustez proiektua burutzeko teknikarik egokiena ? Zergatik ? Arrazoitu zuen erantzuna bideoan esandakoarekin harremanduz.

Geure burua komunikazio prozesu honetan ongi kokatzeko, ikusizko komunikazioaren eragileak zeintzuk diren gogoratuko dugu, gure proiektuaren egile bezala gure benetako tokia zein den ezagutzeko. Ikusi beheko aurkezpena:



Aurkezpenean oinarrituz, egin hurrengo jarduera:

Aztertu aurkezpenaren 10. diapositiba, IKUSIZKO KOMUNIKAZIOAREN ESKEMA, eta azaldu zure hitzekin eskemaren esanahia ZER, NOLA eta ZERTARAKO galderei erantzunez. Aurkezpenaren azkenengo bi diapositibetan, esanahi berdina adierazten duten irudiak eta testuak agertzen dira. Ariketa pages dokumentu batean idatzi.