MARRAZTEA BIRRITAN PENTSATZEA DA
Zer da VISUAL THINKING ? Hona hemen Ikusizko Pentsamendua zer den ikusizko mapa baten bitartez azalduta. Irudia neurri handian ikusteko gainean klikatu:
2016-2017_IP_Zer daVISUALTHINKING.jpg

Ikusizko Pentsamendua izango da gure hurrengo erronka. Ikusizko mapen bitarez gai desberdinei buruzko informazioa azaltzea izango da proiektuaren helburua. Proiektua IKASKETA ZERBITZUA metodologia landuz egingo dugu; egingo ditugun lan guztiek erabilera praktikoa izango dute, DBHko eta beste etapetako ikasleek euren ikasketa prozesuetan erabil dezaten hain zuzen ere.

Behean Garbiñe Larralderen Qué es el Visual Thinking argitalpena duzu. Ikusizko Pentsamenduari buruzko informazio ugari eta oso erabilgarria ematen digu Garbiñek, bere irudi zoragarriez adierazita.



Beheko aurkezpenetan, pertsonak modu arin eta errazean nola egin azaltzen duten aurkezpenak dituzu. Badakizue, ikusizko azalpenetan mezua modu arin eta errazean eman behar da, eta pertsonen irudiak agertu behar direnean ideia berdinari jarraitu behar diogu !!! Lehenengo aurkezpenean pertsonak marrazteko aholkuak azaltzen dira, eta bigarrenean, marrazteko modu horretan ongi trebatzeko pertsonak marrazteko ariketak proposatzen dira.