2017 - 2018 ikasturtean ere, Plastika arloan jarraituko dugun metodologia Arazoen Ebazpenean oinarritutako Ikaskuntza izango da, hau da, gure helburua agertzen zaizkigun arazoei konponbidea ematea izango da. Plastika arloan landuko dugun ebazpen mota nagusia ikusizko ebazpena izango da, hala ere, metodologia honek beste arloetako edukiak lantzea eskatuko digu baita. Arazo hauei epe ertain edo luzeko proiektuen bitartez emango diegu soluzioa, hau da, Proiektuen Bidezko Ikaskuntza metodologiaren bitartez.
Eta bi metodologia hauek Ikasketa Kooperatiboaren metodologian oinarrituta landuko ditugu. Ikasleei planteatuko zaizkien arazoak eskola bizitzarekin harremana dutenak izango dira.
Hasteko, ikusi bideo hau:



Ariketarekin hasteko, galdera honi taldeka erantzun: Zer adierazten du infografiaren irudiak ? Ariketa 1-2-4 egiturari jarraituz burutuko duzue.
infografia_IK TALDEAREN EGITURA.PNG


Ikasketa Kooperatiboan oinarrituta lan egiteko, taldean ardura desberdinak jarraitu behar dira, hau da, taldekide bakoitzak bere ardura izango du, eta ardura hauek taldearen funtzionamendu ona helburu bezala izango dute. Ardurak eta hauen funtzioak beheko irudian klikatuz ikusiko dituzu.

2015-2016_IK_IRUDIA.PNG

Goiko infografian azaltzen den IKASKETA KOOPERATIBOA: TALDEKIDEEN ARDURAK ETA FUNTZIOAK irakurri eta taldeka komentatu eta edukiak adostu ondoren, Keynote aplikazioa erabiliz AURKEZPEN bat egingo duzue. Hauek dira ariketa egiteko urratsak:

ZER egingo dugu ? IK ARDURAK eta FUNTZIOAK gaiaren edukiak Keynote aplikazioaren bidezko aurkezpen batean azalduko ditugu.

NOLA egingo dugu ? Taldeka prestatuko dugu, ardura eta funtzioak irudi eta testuz azalduz. Aurkezpeneko diapositiben egitura (konposaketa, espazioaren erabilera, irudi eta testuen arteko harremana...) nola landu behar dugun jakiteko beheko bideoa ikusiko dugu; Beginning Graphic Design: Layout & Composition. Taldeko aurkezpena kide batek igoko du Showbiera, era egokian izendatuta. Klasean azalduko da nola izendatu eta bidali lana.

ZERTARAKO egingo dugu ? Gaiari buruz dakiguna azaltzeko.



Ondoren, Ikasketa Kooperatiboan aritzeko konpromisoak adostu, finkatu eta sinatuko ditugu. Horretarako, behean dugun dokumentua irakurri eta kide bakoitzak, bere arduraren arabera, bere funtzioak beteko dituenaren konpromisoa idatzi eta sinatuko du. Taldeka jarraituko dugun lanari buruzko konpromisoa ere sinatu behar dugu. Hau da, dokumentua bi modutara sinatuko dugu:

  1. Banakako konpromisoa: kide bakoitzak bere ardura eta funtzioen araberako konpromisoa sinatuko du.
  2. Taldeko konpromisoa: kide guztien artean talde bezala ongi funtzionatzeko konpromisoa sinatuko dugu.

Hauek dira Ikasketa Kooperatiboan aritzeko konpromisoak dokumentuaren bi ereduak, hiru edo lau kideko talderako: