Orri honetan lerro bakar batez marraztutako animaliak erakusten ditugu. Lerro bakarrez eta arkatza orritik altxatu gabe egindako marrazkiak dira. Animaliak marrazteko prozedura landu eta menperatu ondoren, ikasleek arkatz digitalarekin euren iPadean marrazkia egin dute PicsArt aplikazioa erabiliz, irudia sortzearen prozesua grabatuz.

Beheko bideoek animaliaren marrazkia sortzearen prozesua erakusten dute. Ikusi eta ikasi !!!