Orri honetan 2014 - 2015 ikasturtean Afrikar maskaren proiektuan sortutako lanak ikusgai dituzu. Beheko bideoa osatzen duten irudiak ikasleek marraztu dituzten afrikar maskarak dira. Afrikako herrialde desberdinetako tribuen maskarak dira. Maskara hauek tribuen erritualetan erabiltzen dira helburu desberdinekin: izpiritu txarrak uxatzeko, gaixotasunetatik babesteko, ehizan eta arrantzan laguntzeko eta abar.






Ikusgai dugu jada AFRIKA BELTZEKO MASKARAK ikerketa lana. Argitalpen honen helburua Afrika beltzeko maskaren bilduma eta hauen azterketa erakustea da. Afrikako maskarak bilatu, bildu, ikertu, sailkatu eta aztertzearen ariketa hau ikasleek landutako Afrikar maskaren Proiektuaren atal bat da, maskaren bilatzea eta azterketari dagokiona hain zuzen. Egindako ikerketa lanari esker, Afrikako hainbat herrialdetako hainbat tribuk euren erritual eta giza ohituretan erabili edo erabiltzen dituzten 138 maskara sailkatu ditugu.
Ikusi eta ikasi !!!