2017 - 2018 ikasturteko 2. proiektuan Afrikako ekosistemei buruzko irudiak egingo ditugu. Afrikari buruzko gure ikusizko iritzia adierazteko, oinarrizko ikus - elementuak izango ditugu aztergai, eta hauen artean lerroak eta koloreak bereziki. Proiektuan landuko ditugun gaiak ebaluatzeko Alexian agertuko diren ardatzak eta ehunekoak hemen ikus ditzakezu. Hauxe da erabiliko dugun proiektuaren ebaluaziorako errubrika.

Beheko argitalpenean proiektuaren azalpena bere osotasunean duzu; proiektuaren SORRERA, edukiak CURRICULUMean, HEDAPENA...


Hauxe da ekosistemei buruzko ikerketa lana egiteko osatuko dugun dokumentua: AFRIKAKO EKOSISTEMAREN EZAUGARRIAK
Hauxe da gure irudiaren planifikazioa egiteko osatuko dugun dokumentua: AFRIKAKO EKOSISTEMAK IRUDI PROIEKTUAREN AZALPENA

Beheko Afrikako maparen irudian talde desberdinek landuko dituzten ekosistemen sailkapena dugu. Talde guztien artean Afrikako ekosistema desberdinak adieraztea lortuko dugu !

2017-2018_AFRIKAKO_EKOSISTEMAK.jpg

Beheko aurkezpenetan lerroak, koloreak eta irudiaren egiturari buruzko informazioa duzue. Sartu aurkezpenetan, eta ikusi eta ikasi !!!



Beheko aurkezpenean, Oinarrizko ikus - elementuen azterketa izenekoa, lerroak eta koloreen erabilera aztertzeko irudiak ditugu. Irudiak DBHko 3. mailako ikasleek Plastika arloan burututako Natura Mugimenduan proiektuan egindakoak dira guztiak. Ikusi eta ikasi !




Audi A5 autoaren iragarkirako A rhythm of lines, the new Audi A5 bideoak ikasgai honetako eduki guztiak biltzen ditu:
  • Lerroei dagokienez: lerro kurbatuen erabilera mugimendua eta norabidea adierazteko. Lerroen ezaugarrien erabilera helburu desberdinen arabera; lerroen zabalera eta intentsitatea autoaren formak eratzeko eta norabide nagusiak zehazteko, lerroen koloreak formak zehazteko eta koloreen arteko jokoak sortzeko.
  • Koloreei dagokienez: gama berdineko koloreak armoniak sortzeko, hondoa eta lerroen koloreen artean kolore osagarrien erabilera kontrasteak eta bizitasuna adierazteko.

Bideoan erabilitako musika primeran egokituta dago irudiei. Ikusi eta ikasi !!!



Hona hemen Matt W. Moore artistak lerroak, formak eta koloreak erabiliz egindako hiru orma irudien prozesuaren bideoa:



Artista eta bere lanari buruzko informazio gehiago MWM Graphics webgunean.

Beste bideo honetan Sony enpresak Bravia telebistarako egindako iragarki bat ikus dezakezu, plastilinazko untxiekin eta stop motion teknikarekin egina. Colour like no other lelopean, egileek koloreak era bikainean erabili dituzte. Ikusi eta bideoaz gozatu:



Colour like no other lelopean ere, hona hemen Sony Braviaren beste bideo bat, bouncy balls izenekoa. Koloreen bitartez lortutako kontrastea eta bizitasuna izugarriak dira !!! Ikusi eta bideoaz gozatu:



Proiektuen aurkibidera bueltatu.

Ikasleen lanen aurkibidera joan.