2015 - 2016 ikasturtean, Ikastolaren 50. urteurrenarekin bat eginez, 3.E taldean horma - irudi bat diseinatu eta margotu genuen Batxilergoko eraikinaren alde bateko paretan. Irudiaren esanahia jakin nahi baduzu hemen klikatu. Irudia neurri handian ikusteko gainean klikatu.

2015-2016_HORMA-IRUDIA_1.JPG

IRUDI HAU EZ DU INORK IZORRATUKO !!!
Hona hemen horma - irudiaren atal batzuk (irudiak neurri handian ikusteko gainean klikatu):
2015-2016_HORMA-IRUDIA_2.JPG
2015-2016_HORMA-IRUDIA_7.JPG
2015-2016_HORMA-IRUDIA_3.JPG
2015-2016_HORMA-IRUDIA_4.JPG
2015-2016_HORMA-IRUDIA_6.JPG
2015-2016_HORMA-IRUDIA_5.JPG
2015-2016_HORMA-IRUDIA_9.JPG
2015-2016_HORMA-IRUDIA_10.JPG
2015-2016_HORMA-IRUDIA_8.JPG

Ikastolaren 50. urteurrenerako horma – irudiaren proiektuak DBHko 3. mailako E taldean Plastika arloko programazioan izan duen trataera: helburuak, edukiak, metodologia eta ebaluaziorako irizpideak.
Proiektua Plastikaren eta Ikusizkoen Hezkuntza arloko DBHko 3. mailako E taldean burutu genuen, ondoko metodologia hauetan oinarrituz:
  • Arazoen Ebazpenean Oinarritutako Ikaskuntza: Ikastolaren 50. urteurrena ospatzeko Ikastolako horma zuri erraldoi hura irudiz margotzea izan da gure helburua. Plastika arloan irudien bidezko erantzunak ematen ditugunez, Gure jakintza gure askatasuna leloari irudien bitartez erantzun diogu. Horma hura irudiz nola osatu izan da aztertu eta erantzun dugun arazoa.
  • Proiektuen Bidezko Ikaskuntza: proiektu honek denbora luzea behar zuela bagenekienez, sei hilabetetako epean burutu dugu, ikasturteko lehenengo bi hiruhileak (eta ebaluazioak) proiektuari dedikatuz.
  • Ikasketa Zerbitzua: DBHko 3. mailako E taldekoek egin dugun lana Ikastola osatzen dugun denontzako egin dugu, ikasleak, irakasleak, Ikastolako langileak, familiak, ikasle ohiak... eta gizartea orokorrean. Horma - irudian Ikastolaren atal desberdinen azalpena eta interpretazioa ageri denez, gure izaeraren erakusle ere bada.
  • Ikasketa Kooperatiboa: DBHko 3. mailako Plastika arloaren ezaugarria den Ikasketa Kooperatiboaren metodologia proiektu honetan ere aplikatu egin dugu, 3.E taldea sei taldetan antolatuz eta talde bakoitzean ardura desberdinak jarraituz: koordinatzailea, koordinatzailearen laguntzailea, idazkaria eta materialaren arduraduna.

Era horretan burutu dugu proiektua hasieratik azken emaitzaraino, bidean argazki eta irudi asko eginez, akats ugari eginez, errakuntzetatik ikasiz eta berriro hasiz, baina gure helburua beti oso argi izanik.

Hauek izan dira proiektuak Plastika arloko kurrikulumean izan dituen ebaluaziorako irizpideak eta ikasleen emaitzetan izan duen trataera:

1. ebaluazioan:
  1. Ikastolako 50. urteurrenerako horma – irudiaren proiektua: informazioa bilatu, aukeratu eta erregistratzea. Informazioa ulertu, interpretatu eta ebaluatzea. Landutako informazioan oinarrituta Ikastola hobetzeko ikusizko proposamenak sortzea. (Emaitzaren %30aren balioa).
  2. Aurrez planifikatutako sormen prozesua gauzatzea, beharrezkoak diren egokitzapenak eginez, sormen prozesuan zehar egindakoak ebaluatuz eta hobekuntzak egiteko proposamenak eginez. (Emaitzaren %35aren balioa).
  3. Taldean ikastea eta lan egitea, Ikasketa Kooperatiboaren egiturak ulertzea eta proiektuan aplikatzea, norberaren erantzukizunak onartuz eta denen artean erdietsi beharrekoetan elkarlanean arituz, eta pertsonen eta iritzien arteko aniztasunak dakarren aberastasuna aintzat hartuz. (Emaitzaren %35aren balioa).

2. ebaluazioan:
  1. Ikastolako 50. urteurrenerako horma – irudiaren proiektua: aurreko fasean finkatutako helburuei eta Ikastolak gaur egun duen izaerari jarraituz irudiak diseinatzea. (Emaitzaren %30aren balioa).
  2. Aurrez planifikatutako irudiak sortzea eta sormen prozesua gauzatzea, pintura eta argazkigintzaren teknikak landuz eta horma – irudia marraztuz, sormen prozesuan zehar egindakoak ebaluatuz, hobekuntzak egiteko proposamenak aztertuz eta beharrezkoak diren egokitzapenak eginez. (Emaitzaren %35aren balioa).
  3. Taldean ikastea eta lan egitea, Ikasketa Kooperatiboaren egiturak ulertzea eta proiektuan aplikatzea, norberaren erantzukizunak onartuz eta denen artean erdietsi beharrekoetan elkarlanean arituz, eta pertsonen eta iritzien arteko aniztasunak dakarren aberastasuna aintzat hartuz. (Emaitzaren %35aren balioa).

Ikasleen emaitza akademikoak oso onak izan dira egindako lana eta lortutako emaitza oso onak izan direlako. Ikastolan era honetako inoiz egindako ekimen handi eta esanguratsuenean parte hartu izanak poz handia ematen digu. Plastika arloan egindako lanaren bitartez Ikastola hobetu ahal dugula konturatu gara, Ikastola osatzen dugun pertsona guztiengana helduz.
Lan onak emaitza ona dakar beti !!!
Zorionak ekimen honetan parte hartu duten pertsona guztiei !!!
Eskerrik asko Rober zure laguntzagatik !!!

plastikagela 2016