Orri honetan DBHko 3. mailako Plastikaren eta Ikusizkoen Hezkuntza arloan landuko ditugun edukien azalpenak, ikas unitateak eta lanak egiteko beharrezko dokumentuak dituzu. Aukeratu nahi duzun edukia eta horri dagokion orria edo dokumentua zabalduko zaizu. Bertan, klasean erabilitako Power Point aurkezpenak ikusi eta kontsulta ditzakezu, eta baita ikas unitateak ikusi, kontsultatu eta deskargatu.

Ikas unitateak ikusi baino lehen, eta ikasturteko ikuspegi orokorra izateko, arloko programazio laburtua kontsulta dezakezu.

Ikas unitate bakoitzean helburu didaktikoak, edukiak, metodologia, landutako jarduerak, erabilitako baliabideak eta ebaluaziorako irizpideak azalduta dituzu.

plastikagela YouTuben !!! Gure YouTubeko kanalean bideo desberdinak dituzue: azalpenak, ikasleen lanak eta abar. plastikagelako YouTube kanalean sartzeko behean klikatu:

YouTube_ikurra.jpg

Ondoko argitalpenean Proiektuen Bidezko Ikaskuntzaren metodologia gure eguneroko lanean nola txerta dezakegun azaltzen dut. Hurrengo proiektuetan eredu horri jarraitu diogu. Edonork deskarga dezake eta bere lanerako erabili.


1. PROIEKTUA: IKASKETA KOOPERATIBOA

2. PROIEKTUA: AFRIKAko EKOSISTEMAK

3. PROIEKTUA: ITZALEN BIDEZKO IPUINAK

4. PROIEKTUA: IKUSIZKO PENTSAMENDUA

Abstrakzio Geometrikoa: gai honi dagozkion edukiak, azalpenak, ikasleen lanak eta abar aparteko wiki batean daude: Abstrakzio Geometrikoa.

DBHko 4. mailako Plastika arloko edukiak, lanak eta abar ezagutu nahi badituzu plastikairekia wikia bisitatu.