2017 - 2018 ikasturtean Ikusizko Pentsamenduari dagokion proiektua 3.E taldearekin burutzen ari gara. Proiektuaren azalpena duzue hemen. Ikasketa Kooperatiboaren egiturei buruzko ikusizko mapak sortzea izango da gure erronka. Proiektua Design Thinking metodologian oinarrituta burutuko dugu. Guk asmatuko ditugun mapetan landutako gaiei buruz gure ikusizko iritzia adierazteko, Ikusizko Pentsamenduan eta hauen konposaketa eskemetan oinarrituko gara bereziki. Proiektuan landuko ditugun gaiak ebaluatzeko Alexian agertuko diren ardatzak eta ehunekoak hemen ikus ditzakezu. Hauxe da erabiliko dugun proiektuaren ebaluaziorako errubrika.
Design Thinking metodologiari buruz gehiago jakiteko beheko irudiaren gainean klikatu.
plastikagelarako_IKURRA_DesignThinking.png

Proiektua Ikasketa Zerbitzua metodologia landuz egingo dugu. hau da, egingo ditugun lanek erabilera praktikoa izatea nahi dugu, DBHko ikasleek euren ikasketa prozesuan erabil dezaten hain zuzen ere.

Beheko irudian IK ARDURAK eta FUNTZIOAK ikusizko maparen eredua duzue. Irudia neurri handian ikusteko gainean klikatu:

2017-2018_IK_ARDURAKetaFUNTZIOAK_jonan.jpg

Beheko bideoa egiteko ikusizko pentsamenduaren funtsa erabili da: MARRAZTEA BIRRITAN PENTSATZEA DA.


Zer da VISUAL THINKING ? Hona hemen Ikusizko Pentsamendua zer den ikusizko mapa baten bitartez azalduta. Irudia neurri handian ikusteko gainean klikatu:
2016-2017_IP_Zer daVISUALTHINKING.jpg

Behean Garbiñe Larralderen Qué es el Visual Thinking argitalpena duzu. Ikusizko Pentsamenduari buruzko informazio ugari eta oso erabilgarria ematen digu Garbiñek, bere irudi zoragarriez adierazita.



Hemen ditugu DIGITAL SYNOPSIS webgunean irudiaren egiturari buruz argitaratutako bi infografia. Irudiak neurri handian ikusteko eta informazio gehiago ezagutzeko gainean klikatu:

DIGITAL_SYNOPSIS_20 MOST IMPORTANT DESIGN PRINCIPLES.JPG


DIGITAL_SYNOPSIS_12 VISUAL HIERARCHY PRINCIPLES.JPG

20 MOST IMPORTANT
DESIGN PRINCIPLES


12 VISUAL HIERARCHY
PRINCIPLES
Beheko aurkezpenetan, pertsonak modu arin eta errazean nola egin azaltzen duten aurkezpenak dituzu. Badakizue, ikusizko azalpenetan mezua modu arin eta errazean eman behar da, eta pertsonen irudiak agertu behar direnean ideia berdinari jarraitu behar diogu !!! Lehenengo aurkezpenean pertsonak marrazteko aholkuak azaltzen dira, eta bigarrenean, marrazteko modu horretan ongi trebatzeko pertsonak marrazteko ariketak proposatzen dira.